Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-08-24 Ibarra Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2007-08-24 Ibarra Jaialdia
Gai-emailea
Artola, Xabier
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hondartzan dagoen mutil koxkor bat zara. Gaztelu bat egiten orduak daramatzazu. Bukatzear zaudela, olatu batek dena desegin dizu.

Deskribapena

Doinua
Herri txikien negu gordina
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2007-08-24 Ibarra Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nik gaztelu bat osatua nun
lau paje ta erregina;
hiru-lau torre, almenak berriz
almenak ahal adina.
Etorri eta puskatu dezu
aizu olatu zikina!
Ez zen haundia ez zen ederra
baina neronek egina.

Olatu batek dena hautsi dit
olatu gaizto bortitza;
toldotaraino joan eta aita
"Umeak zertan dabiltza?
Ez egin negar! Tori zapi bat;
zintza, hemen egin zintza;
lan egin eta ezertako ez
holakoa da bizitza".

Baina aitari erantzun diot
"Gaztelua hautsi dit ai!"
Aitak erantzun "Haur ez al zera
hori entenditzeko gai?
Bizitza degu holakoxea
egon zaite haunditu zai".
Erantzun diot erdi negarrez
"Ez det haundia izan nahi".

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra