Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-01-18 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2009-01-18 Getaria (G) Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuen aitona zaharrarekin paseatuz joan zara Arratoiraino. Gora igo eta talaian zaudetela han hasi da aitona balea ikusi duela esanez.

Deskribapena

Doinua
Aita izena kanta beharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2009-01-18 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bera nekeak jota zegoen
atera dut derrigorrez.
Etxetik irten talaiaraino
ez gara iritsi errez.
Balea ikusi duela esan dit
ta hartu dut erdi barrez
baina isilik hor gelditu naiz
ni Lucky Strike bat errez
ni ez naiz inor esateko zer
ikusi duen ta zer ez. (bis)

Hamaika lagun ikusi ditu
itsaso horretan itota
ta gaur beste behin ilobarekin
begirada hara bota.
Bale haundi bat omen du aurrean
hori da bere borroka
hor utziko dut bere arpoiaz
gustora tiroak joka
laister talaira ailegatzea
kosta egingo zaio-ta. (bis)

Ta hor ari da ezker-eskubi
bateko eta besteko
" Ia ba gazte!" oihukatzen dit
ni ere lanean hasteko.
Zutitu eta makurtu egin naiz
neure arpoia hartzeko
ta esan diot "Bota aitona
ta utzi dezagun seko!
Balea eraman behar diogu
amonari bazkaltzeko". (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra