Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-10-03 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Maddalen Arzallus

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2009-10-03 Iurreta Jaialdia
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Miren
Arzallus, Maddalen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Miren, Maialenek, zuk dakizula, behintzat, ez du sekula bikotekiderik eduki, eta antza denez topatu du; egunotan ez du berari buruz berba eta berba baino egiten. Azkenean, jarri duzue hitzordua Maialenen bikotea ezagutzeko. Ordubete inguru daramazue zain, baina hemen ez da beste inor ageri.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2009-10-03 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Maddalen Arzallus

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M.Amuriza:
Entzutekoa da honek
dakarren nobela
antza topatu eban
mutil bat itzela
guapoa berbalduna
ba eukan nibela...
Baina ez al dakizu
-oraindik honela!
printzeak ipuinetan
bakarrik daudela? (bis)

M.Arzallus:
Bere bila ibili
nintzen gau ta egun
albotik pasa ditut
hamar mila lagun
zuk esan duzunari
nahi diot erantzun:
bera ez da etorri
nahi baduzu entzun
nola printzeak ere
beldurtzen dituzun. (bis)

M.Amuriza:
Zurekin ez dago errez
zer dozun jakiten
baina istorioa
behar dogu eten.
Mutil-laguna topau
omen duzu aurten
baina ez da agertzen ta
hor zer heldu jaten:
auto-stop egiten
ezautu al zineten? (bis)

M.Arzallus:
Egia esan Miren
zabiltz oso zuzen
bera deklaratu zen
gustora ta ozen
ausartu zen autoan
ni berekin hartzen
ni ere ausartu nintzen
han berekin sartzen
berak nahi zuen baina
zaharregia zen. (bis).

M.Amuriza:
Adina begiratuz
baina berdin-berdin
sartu zinen autoan
ta aurrera egin.
Pelikula ikusten dut
ondo joan dadin
bataren puroa ta
zu soineko horrekin
bata printze urdina
bestea Marylin. (bis)

M.Arzallus:
Eta Marylin dabil
printzearen bila
ahal bada guapoa
zintzoa, umila...
Oraingoa suertatu
da oso abila
ez badu etorri nahi
izorra dadila!
Presentatuko dizut
hurrengo mutila. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra