Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2009-07-24 Aia Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ohartuko zineten gaur Andoni Egañaren lekuan Irazu etorri dela. Mikro batetik kantatu behar duzu Andoniren ordez etortzearen poza, eta bestetik Andoniren ordez etortzearen pena.

Deskribapena

Doinua
Esplikatzera noa kontuak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2009-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


[Pozez]
Gaur Andoni zan etortzekoa
nolako gizon itzela!
Ta bere ordez ni etortzeko
moduren bat omen zela.
Nolako poza! Tabladu hauxe
neretzat ez da kartzela
egun batean sinistuko det
txapeldunorde naizela.

[Penaz]
Baina ze kristo esaten
habil hi inuxentea?
Dena sinisten duena
ez baitek bete-betea.
Gaur tokatu zaik lau telefono
dei egin eta joatea
txapeldunaren ordezko ez baizik
hirugarren suplentea.

[Pozez]
Harek bezela neurri luzetan
ahal dala nahi nuke kanta
harek bezela txispa atereaz
gai denei utziaz marka.
Berak bezela sortu ez arren
grazia ta zalaparta
etxea zeinen pozik noan ni
disimuloan pasata!

[Penaz]
Baina ze kristo habil hi
txapel eta berriketa?
Aukera baliatzeko
ez hadi alperrik neka.
Andonik lasai egin behar dik
Itali alderako buelta
hi ere lasai hurrengo urtean
bera etorriko dek-eta.

[Pozez]
Iruditu zait izan dedala
talentu eta defentsa
altura hontatik kantatzea’re
poza ez denik ez pentsa!
Gau ederra ta izartsua da
saioa ez da juan beltza.
Koadro batean gorde behar det
gau eder honen ametsa.

[Penaz]
Baina izarra ez baizik
hire gaina dena laino
egun bateko ametsak
emate al du hortaraino?
Bi mikrotatik bakar batera
pasa behar huke joño!
Heure bidean jarraitu ezak
Egaña izateraino.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra