Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-09-06 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2009-09-06 Elorrio Jaialdia
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Miren
Lekue, Etxahun
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Goizean feria nagusia izan da Elorrion. Etxahun artzainak gazta postua jarri du. Jendeak probatu bai, baina ez du ezer erosten. Miren askotan pasa da gazta probatzera.

Deskribapena

Doinua
Elizan sartu ziradenian B
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2009-09-06 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Etxahun Lekue

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E.Lekue:
Goizean nonon aparkau eta
justu-justuan iritsi
eta ekarri dodaz gaztaiak
baina saldu dodaz gitxi.
Pasetan zaren bakotxean zuk
tentazinoa ezin eutsi
aprobatzea ondo dau baina
besteentzako be itxi.

M.Amuriza:
Aprobau eta kritika ere
egin gura neuke hemen
ardiarena dala uste dot
dozenerdi jan ondoren
baina ondino ez nau seguru
nahiz aproba egin lehen
ondino ez dakit zure ardiak
ze arrazatakoak diren.

E.Lekue:
Bardin dotsu ze arrazakoak diren
ta ez hasi atxakitan
nire aurretik hiru bat orduz
pasatu zara sarritan
gaztai osoa jango zenduan
ez dakit zenbat zatitan
ta gaztai hori Miren saltzen da
hamabi euro t'erditan.

M.Amuriza:
Ondino ere azken zatia
bueltaka daukat ahoan
ta antza danez platerekoa
ezin da eroan doan.
Bi gaztarekin dudatan nago
baina Etxahun oraingoan
beste zati bat emoidazu ta
esango'tsut zein nahi dodan.

E.Lekue:
Hementxe zabiz ferigunean
aurrera eta atzera
hogei bat zati jada jan dozuz
beste gitxiren antzera
gaztairik barik ta diru barik
ezin bueltatu etxera
gitxienean gonbidau naizu
zeuenera bazkaltzera.

M.Amuriza:
Jaiegunetan gure jangela
beti egoten da beteta
baina halan be gaur hartu dogu
zugana etortzeko beta
gozoa egon da ta ez deutsat jarri
prezioari arreta.
Bueno banoa koadrilakoak
aurrerantza doaz-eta.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra