Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-12-19 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Iker Zubeldia

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2009-12-19 Zumarraga Jaialdia
Gai-emailea
Fernandez Lasa, Uxue
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Zubeldia, Iker
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Igor, Jose Ignacio Munilla zara, Gipuzkoako gotzain izendatu berria. Eta gaur, Iker konfesatzera etorri zaizu.

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2009-12-19 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Iker Zubeldia

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I.Zubeldia:
Munilla entzun beza
kontu hau berorrek
kamionka pekatu
badauka Ikerrek.
Abemariarekin
hasi det neronek
Pecado concebida
erantzun dit honek
erre ezin dan tokian
erre egiten det. (bis)

I.Elortza:
Goierriko potro bat
badator ai ama!
Zer da hemen Gipuzkoan
tokatzen zaidana?
Ez da hain bekatua
erretzean plana
baina minimo bat da
eskatzen dudana:
ileak orraztuta
etorri nigana. (bis)

I.Zubeldia:
Maite ditut parranda
eta kuadrila
larunbat iluntzeetan
a ze iskanbila!
Astelehenean berriz
raso inutila.
Argi gorrietara
joaten naiz Munilla
zuk aurrez probautako
beste hoien bila. (bis)

I.Elortza:
Nireak egin gura
dituela bere
oraindik igandeko
tragoaren mende.
Diferenteak gara
klase eta jende
zure argi gorriak
Iker alafede!
Horrek ez du merezi
konfesatzea ere! (bis)

I.Zubeldia:
Orain haundi xamar bat
behar dizut bota
etxean gaude eta
ez dio inporta:
Opuseko apaiza
badaukazu soka
ta aldarrikapena
ze histori mota
aborto behar zuna
abortoan kontra. (bis)

I.Elortza:
Hor zehar pasatu da
zure ostikad
harro-harro eginagatik
zuk zeure algara
handi xamarra bota
behar zuela hara!
Ta erdi lotsatua
hortxe zaude jada
otsoa zelakoan
ta arditxoa da. (bis)

I.Zubeldia:
Traste honen barruan
sartu naiz nolanahi
pekatuen kargekin
ez nengoen lasai.
Hiru Abemaria
Aitagurea bai
hemen elkartzen dira
apaiz eta anai
hau zerua badegu
ez det zerurik nahi. (bis)

I.Elortza:
Ustez bazeneukana
nahikoa malezi
nik pekatu bakar bat
ere ez dut bereizi.
Abertzale otzanek
zaituzte zu hezi.
Utz nazazu pakean
joan zaitez ihesi
zuk inpernurik ere
ez duzu merezi! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra