Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-01-18 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2009-01-18 Markina-Xemein Jaialdia
Gai-emailea
Zamakona, Jose Felix
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Lana
Bakarka gaia-emanda hitza
Jarritako gaia
Denontzat ezaguna den kantu batek honela dio: "Euskal Herria askatu arte / ez dot moztuko bizarra".

Deskribapena

Doinua
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2009-01-18 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Urteak dira lotu ginela
bizi ezinan katera
politikoak nahiz ta aldatu
lau urtetik lau urtera.
Askatasuna eskatzen degu
baina guk lortu? Bai zera!
Ta Joxe Felix gai hori jarriz
zer arraiotan ai zera?
Eleiza ere kontra daukagu
hortik kontuak atera. (bis)

Herri txikia baina hala're
askatasunez bizi nahi.
Okerrena da gu ez garela
guztiok elkartzeko gai
baina noizbaiten lortuko degu
horregatikan gaude zai.
Garaia da-ta bildu gaitezen
benga arreba ta anai!
Nundik gatozen guk ez dakigu
nora joan nahi degun bai. (bis)

Hainbat urtean bizi geranak
geroko itxaropenean
askatasunan grina daukagu
bakoitzaren barrenean.
Oraindik ere ez gera erori
betiko etsipenean
gure burutan ta bihotzetan
ametsa ari da lanean
eta ametsa politena da
egi bihurtzen danean. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra