Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Jon Maia, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2010-03-28 Tolosa Jaialdia
Gai-emailea
Agirre, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Iturriaga, Unai
Maia, Jon
Mendiluze, Aitor
Lana
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Saharara janaria, arropa, eskolarako materiala eta osasun laguntza bidaltzen da Euskal Herritik ere. Saharako haurrak etxean hartzeko aukera dugu urtero. Zuek inoiz bidali al duzue ezer? Umerik hartu al duzue etxean? Zuen elkartasuna noraino iritsi da? Barru-barrutik kantatzeko eskatuko dizuet.

Deskribapena

Doinua
Haurtxo txikia negarrez dago I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Jon Maia, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga:

Eskatzen duzu ez eukitzeko
gehiago ahobizarrik
elkartasuna laino bat baita
izaten bada alperrik.
Nik neureak onartuko ditut
inoiz ez dut hartu haurrik
bidali ditut hiru-lau bertso
ta janaria bakarrik.


A. Egaña:

Etxetik kanpo ikusten baitet
sarritan nere burua
haur saharar bat ekartze hori
ez zen nere helburua
maratoian’e ez det sufritu
dunetako apurua
baina gutxinez irakurri det
Bikilaren liburua.


A. Mendiluze:

Supermerkatu bateko kaxan
zeozer utziko nuen
izena ere eskeini izan det
izana loturik omen
bertsoak ere beraien alde
adibidea gaur hemen
baina sekula ez det asmatu
hori asko edo gutxi den.


J. Maia:

Zer ginateke gu gizakiok
horrela pentsatu ezik?
Hamaika aldiz kantatu izan det
gainera kantatu pozik.
Nahiz ez dakidan bidali dudan
inoiz Saharara gauzik
elkartasuna ez da keinu bat
bizi jarrera bat baizik.


U. Iturriaga:

Nigatik ez da asko gizendu
saharatarren kolkoa
beste batzuk bai bi kamioi bialdu
eta dantzatu mokoa
alde batean negozioak
gero garbantzo potoa...
Nik salatzen dut sozialisten
aurpegi biko jokoa.


A. Egaña:

Saharar haur bat ezagutu nun
nik Zarauzko ikastolan
gure semean lagun egin zen
sortzen ziguten nahiko lan
Sidi joan zen ez dakit dagon
kanpamentuan, kartzelan...
Bere argazkirik ez da faltako
gure semean logelan.


A. Mendiluze:

Zer eman degun zer egin degun
zertan zerrenda segidan?
Nik ere haur bat, Halihena, det
nere gogoaren jiran
ikasle ona nuen eskolan
baina gutxina hori han.
Nola azaldu zer eman nion
ta berak zer eman zidan?


J. Maia:

Euskal herritarra naizelako
hurbil dakusat Sahara
begiratzen det zapatismora
begira Palestinara
begiratzen det Irlandara ta
begiratzen det Kubara
gurean alde begiratuta
haien alde jartzen gara.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra