Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2010-05-08 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Hodei Iruretagoiena Albizu

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Osinalde Saria (39. 2010. Gabiria)
Saioa
2010-05-08 Gabiria Sariketa
Gai-emailea
Murua, Jokin
Bertsolariak / Egileak
Iruretagoiena Albizu, Hodei
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Atzo ezagutu eta asko gustatu zitzaizun lagun baten telefono zenbakia, prakekin batera, amak garbigailuan sartu du.

Deskribapena

Doinua
Zure eskaerak egia esan
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2010-05-08 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Hodei Iruretagoiena Albizu

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Pare bat trago batera hartuz
hasi genuen jokoa
hitz egin, dantza pixka bat eta
zuek pentsa gerokoa.
Ederki asko pasatu nuen
zen neska polit askoa.
Paper hautsia ikusi eta
ulertua det gakoa:
despiste batek ximel dezake
hainbeste kostatakoa. (bis)

Baina gaur non den ezin asmatu
nahiz atzo ibili bapo.
Buruan bueltan dabilkit orain
ene! Baina zertarako?
Ahaztu egin behar mundu honetan
beste mila daudelako
ta konfiantza pixkat behar da
hurrengo saiotarako.
Amak guapoa naizela dio
sinistu egin beharko! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra