Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2000-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelurrutia, Aritz Lopategi
Bertsoa entzun |
2000-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelurrutia, Aritz Lopategi
Neurria:
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Lopategi:
Neska hau asetzea
ez da hain erreza; (bis)
gainera ez dau jango
tortilla frantsesa! (bis)
Gaztelurrutia:
Oheratzeko esan
didazu mesedez; (bis)
gehiegitxo edan dut
eta hobe gaur ez. (bis)
A. Lopategi:
Baina orain sortu jat
sekulako kezka: (bis)
ohekoa ez dautsazu
kobratuko ezta? (bis)
Gaztelurrutia:
Horretaz ez zaitez ba
egon hain seguru; (bis)
lehenengo bazkaldu ta
ikusiko dugu. (bis)
A. Lopategi:
Oraintxe jarri jaku
tema serioa; (bis)
ez da txikia gero
zure balioa! (bis)
Gaztelurrutia:
Potro gitxi botata
koldarrak bezela; (bis)
zeuk egin duzu lagun
tortilla itzela. (bis)
A. Lopategi:
Ez dakit ba zer esan
oin zure gerizan; (bis)
arrautza frijituak
ez al dira izan? (bis)
Gaztelurrutia:
Zu ezin zara izan
hain bedeinkatua; (bis)
ez zazu ezer esan
ta kendu eskua! (bis)
A. Lopategi:
Oraintxe sentitzen naiz
tonto bat bezela; (bis)
guztiekin portatzen
al zara horrela? (bis)
Gaztelurrutia:
Tonto bat bezala hau,
baina ez da joan; (bis)
hori esan nahian nabil
ni gaba osoan. (bis)
A. Lopategi:
Hori esaten ei zabiltz
ekin eta ekin; (bis)
gauza onik ez dago
Bilboko neskekin! (bis)
Gaztelurrutia:
Inguruan badabil
makina bat zorri! (bis)
Oihane're hor dago,
eskaiozu horri. (bis)
A. Lopategi:
Zu zeu ez zaitudanez
hain neska sanoa, (bis)
aukera baten bila
beregana noa. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra