Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2001-11-10 Donostia Jaialdia
Gai-jartzailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hirurogei urteko bi lagun zarete, gaztetatik elkarrekin ibiliak. Hainbeste bertso saio eginak, hainbeste bertso afari eginak, eta zergatik ez, hainbeste parranda eginak ere. Eta gaurko egunian, zuek egun zahar hoiek gogoratzeko, biok mano-mano, parranda egiteko asmotan atera zerate Donostira. Ondo afaldu, hobeto edan, poteatzen hasi ta lautako ja hankak ezinean. Beraz, etxera jutea erabaki dezue, eta Donostiko plaian eseri zarete biok. Itsasoa aurrean eta izar eta ilargipean, filosofatzen hasi zerate, normalean pentsatzen ez diren gauzez pentsatzen.

Deskribapena

Doinua
Nere gogoa hegan dijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendiluze:
Garai bateko gure indarrak
orduko gure kemenak...
Seguruenik pasa ditugu
hemen taberna gehienak.
Batetik pasa bestera joan ta
itxi bitartean denak,
orain taberna beraiek dira
gu bidaltzen gaituztenak.

Egaña:
Urte gutxian gauza dexente
aldatu da alajaina!
Zu honezkero erdi Aitor ta
ni nauzu erdi Egaña.
Kontxa're ez da garai batean
genuen bezain apaina
ta marea're ez da igotzen
leheno igotzen zan aina.

Mendiluze:
Ajeak noski ugalduz doaz
urtetan bete den bati,
baina edaten hasita ere
badegu nahiko aitzaki.
Lehenago azkenak morkortzen ninun
ta ordurarte ederki;
gaur hasi eta laugarrengoak
etzan egiten nau beti.

Egaña:
Garai batean beti bustita
gaur moxkorturikan seko!
Orain gorputzak gutxi behar du
goitik behera amiltzeko.
eta Loriren frutaetxera
joatea ez da kalteko,
ez gogorikan daukagulako
joan gerala esateko.

Mendiluze:
Barra ertzean izan degunak
lehenago hainbeste dohai,
dagoeneko ez gera Andoni
martxa horri eusteko gai.
Lehen gazte denek gonbidatuta
bertsotan aitzeko lasai;
orain gazteak egoten dira
guk noiz gonbidatuko zai.

Egaña:
Garai batean parrandarako
bagendun borondatea.
Gero autoa hartzen gendun ta
neskatxa gaztez betea.
Gaur egunean zuk tripa latza
ta nik ilea botea...
Beraz onena hemendik jeiki
eta etxera joatea.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra