Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2001-12-23 Galdakao Jaialdia
Gai-emailea
Estiballes, Arkaitz
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gabon giroan gabiz, baina Gabonetan ere etxe danetan ez da zoriona bakarrik egongo, eta zuk, Igor, uste dozu Gabonak ahalik eta gauza gitxienagaz pasa behar direla, ez dozu ospakizun berezirik egiten. Zuk, Irazu, ostera, etxean gorabeherak izan arren ere, uste dozu, Gobonetan etxea leihotik behera bota behar dala, aprobetxatu eta Gobonetan ospatu egin behar dala.

Deskribapena

Doinua
Erreguetan ari nintzela
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2001-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jexux Mari Irazu Muñoa

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza:
Gabon giroa heltzen da eta
ni sentitzen naz arraro.
Barruak triste kanpoak triste
bizi izan naz luzaro.
Egun honeetan zergaitik egin
besteetan baino gehiago?
Pozik zergaitik ibili behar dut
ni triste baldin banago?

Irazu:
Nere semeak aspaldi hontan
bizi behar du kartzela,
ta Gabonetan dena marisko,
arkume ta zer bestela?
Txanpain onena, postre onena...
onenetik datorrela!
Hiru-lau egun pasa nahi ditut
hemen balego bezela.

I. Elortza:
Ta nik, ostera, falta dot nire
soldata ta nire lana.
Zure semerik eza be bada
famili osoan drama.
Ez al dakizu igoten dana
gero jetsi eiten dana?
Orain poztu ta triste pasatu
behar al dozu urte dana?

Irazu:
Gorabeherak bizimoduai
horrenbeste amenazu!
Ikusten danez bi ikuspegi
kontrako gera ni ta zu.
Gabonak heldu, dena onenetik,
benga, barrakai eman su!
Eta sufritzen egoteko're
urte osoa daukazu.

I. Elortza:
Ta zuk ostera egin nahi dozu
ospakizun eta jolas:
nik nahikoa dot pasiatu ta
apur bat hartuta arnas!
Bakar-bakarrik ni neure eran
gustora ibiliko naz,
urtea ez dot botaka hasi nahi
Gabonen enpatxuagaz.

Irazu:
Hasteko onak izan litezke
patea ta kabiarra;
kokotxak eta txanpain onena...
bihotzari bai indarra!
Hamaika mahats ale jan eta
barruan gorde negarra.
Esperantza da leihotik behera
botatze'ez dudan bakarra.

I. Elortza:
Gabon laburrak ta gero dator
urte bat luze-luzea.
Orain asetu ta gerorako
izango dozu gosea.
Parkatu, ez dot ondo ulertzen
zu lako jente klasea:
tripan kabiarra eta angulak
eta buruan haizea.

Irazu:
Nere kasuan arazo batek
sortu ta luzaro dirau.
Zure kasuan beteko ziran
nik ez dakit zenbat arau!
Haizea eta txorakeritan
erasoka ari berau,
baina goseak ez nau kezkatzen,
etsipenak kezkatzen nau.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra