Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-04-30 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Zeberio "Zeberio I"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2001-04-30 Abadiño Jaialdia
Gai-jartzailea
Ormaetxea Zenikazelaia, Unai
Bertsolariak / Egileak
Zeberio, Xabier "Zeberio I"
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Neskea ez dakigu nor dan, baina pentsatzen dot justue dala neskieri bere hitza emotie, eta ointxe jakingo dugu nor dan, eh Zeberio! Hauxe da neskie ibili dana eurekin.
Gaiari oharrak
Aurreko gaiari lotua: Zuek, bakoitza bere garaian, neska berberaren mutil-lagunak izan
zarete. Orain, hirurotatik inor ez dabil neska horrekin, baina garai haretako txutxumutxuetaz gogoratzen
zarete.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2001-04-30 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Zeberio "Zeberio I"

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hiru nobio izan nitun
nahi duenak jakin,
bainan hor bat bakarra
portatutzen zan fin.
Sei urte pasa nitun
Igor Elortzakin,
bainan ez nintzan fijatzen
bizkaitarrarekin.

Eta nik ere nahi nuen
hoinbeste atsegin,
bestiai esaten nion
"yo te quiero Jokin".
Baina ez zan sartutzen
hau behar zan tokin.
Sei urte pasa ta honek
ez zin ezer egin.

Bestia hor egoten zan
Maritxui begira,
Urkiolako pago azpin
zenbat buelta jira...!
Diru gastatutzera
Karibe herrira...
Hauek utzi ta banoa
ni Jainkomendira.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra