Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-08-25 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2001-08-25 Elgoibar Jaialdia
Gai-emailea
Oteiza, Mariasun
Bertsolariak / Egileak
Azpillaga, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Eskertza

Deskribapena

Doinua
Aita Jainkoak egin banindu A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Pertsonak
Azpillaga, Jon

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2001-08-25 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Basarri eta Uztapidekin
ziran lehenengo pausoak.
Hainbat urtetan izan ditugu
perirako arazoak.
Hainbeste herri Euskal Herrian
onak baditu Jainkoak,
baina ez dira asko izango
Elgoibar bezelakoak!

Hainbeste urte pasatu dira,
ni ikaratuta nago!
Ikusten danez iduritzen zait
zahartu naizela zeharo.
Hemen gertatu dan gauza dana
istimatzen det oparo;
elgoibartarrak ni maite naute
ta nik Elgoibar gehiago.

Omenaldi bat egin didate,
hau zan momentu larria!
Egia esan horretarako
prestu nengoen jarria.
Orain indartsu batzuk badaude,
jasoko dute harria.
Agur danori, eskerrik asko;
gora Elgoibarko herria!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra