Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2001-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
| Bertsoa entzun | 
2001-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
		
				
				Neurria: 
		Neurri luzekoak 
		
		
		
								
		Kokapena: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Afrikatikan aldegiteko
bagendun hainbat gogo-ta,
orain uretan ari gera gu
haize gogorraren kontra.
Pasa ditugun egun gorriak
ia ez ditzaket konta!
Seme etzan zaite lota
branka arteko egur honta.
Nora goazen ez dakit eta
galdera hori ez bota...
Noranahi ere mundu hobera
txarragorik ez dago-ta! (bis)
Gure herrian lau gauza hartu
eta jarri ginen prestu,
gaur Gibraltarren aurkitzen gera
itsas ta haizeen esku.
Gibraltarkoa estrecho-a da
ta gu bai gaudela estu!
Ilusioak nork ostu
nahiz eta gorputza hoztu?
Gerta liteke iritsi eta
ilusioak narraztu...
Nora goazen ez dakit baina
nundik gatozen ez ahaztu! (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
