Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2001-11-09 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
2001-11-09 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Neurria:
Neurri luzekoak
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zutikan segi beharko degu
nolaz jarri belauniko?
Itxaropenik ezin da galdu,
hori diot nirekiko.
Euskal Herrian noski ez gera
beti hola ibiliko.
Gerra ez degu begiko
nahiz eta izan betiko,
noiz esango degu "nahiko"?
Baina geurea lortu bitarte
ezin degu esan kito!
Euskal Herria ez bedi behintzat
negar malkoetan ito! (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra