Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2001-09-07 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Aritz Aranburu
Bertsoa entzun |
2001-09-07 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Aritz Aranburu
Neurria:
Neurri luzekoak
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Txapel beltz batek geriz egin dit
eta estali kaskua,
amets polita eta edarra
gogoratzeko estua.
Bainan hil zinan duela asko,
hori ez daukat ahaztua!
Orain nago nahastua,
isuldutzeko prestua.
Bizar zuria, txapel beltz-beltz bat
ta begirada gaiztua...
oño, berriro jaio zera ta
eman zaidazu eskua! (bis)
Nere imajinaziua ote da?
hemen jarri naiz trantzean:
kaka xiprixtin bat nabari det
momentu hontan atzean.
Eta gehiago gizon haundi bat
nigana hurreratzean,
zuria edo beltzean
txapela dakat ertzean.
Ezin liteke, ezin liteke,
Aritz habil amatsean!
Baina hiretaz gogorauko nauk
ametsetik esnatzean. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra