Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2001-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia
Bertsoa entzun |
2001-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Maia:
Zuk badakizu haur batzuk nola
dauden oso apartean,
zapaldu eta bazterturikan
basamortuko partean.
Horregaitikan erabaki det
diru hori ematean,
eguneroko jana beretzat
zure kapritxo trukean.
Irazu:
Zerorri ere ez ote zaude
kapritxotik mantenduta?
Pelukerira maiz joaten zera,
ama, ezin leike uka.
Ulertu nahi bai baina ezin det
atera dezun konduta:
ez daukanari eman nahi dio
gutxi dunari kenduta.
Maia:
Pena galanta eman didazu
modu horretan hastean,
harentzat ere ez baita ezer
zuri asko erostean.
Entendituko ahal dezu zerbait
dena kontatu ostean!
Han erregerik ez da iristen
ez seian ta ez bostean.
Irazu:
Erregerikan ez da iristen,
umetxoaren kaltea,
ta ezinezko gerta liteke
gure Olentzero joatea.
Hango haurrari gosea kendu,
nik badet borondatea;
nere pagatik ematekotan
nahio det nik ematea.
Maia:
Zeuk emateko asko ez dezu
eta ulertu ezazu.
Haiek laguntza eskatzen dabiltz
aspaldi xamar jo ta su!
Alde onikan ere badauka:
horretako prest zaude zu.
Gaurtik aurrera basamortuan
beste anai bat daukazu.
Irazu:
Beste anai bat eta beste bat
duna artian gordia,
basamortuko bizimodua
agerikoa ordia.
Gure artekoa konpon liteke,
hauxe da tratu garbia:
zuk neri paga doble eman ta
emango diot erdia.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra