Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2002-12-22 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
2002-12-22 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Anjel Mari Peñagarikano
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Peñagarikano:
Ene iloba polita
hain zaitut kutuna!
Gainera joera jori
da oso txukuna.
Gaizki neukan gibela
gaizki behazuna;
orain hau da indarra
eta osasuna!
Iturriaga:
Ointxe deuku ederra
kaben la puñeta!
Aititeri bihotzak
emon baietz buelta!
Animoz hortxe zabiltz
sartenei kolpeka?
lasai, aitite pozik
hilgo zara eta!
Peñagarikano:
Oraindik ez dut behintzat
nik esan akabo
uste det nagoela
gero ta ederrago.
Pastilla hartu eta
sasoitsu bainago
ea zeu hiltzen zaren
ni baino lehenago!
Iturriaga:
Hortik ez neban jo nahi
aitite argi da;
hor zabiltz armairuan
tira eta tira;
gero platerak bota
gure lur berrira?
amama negarrez dau
zerutik begira.
Peñagarikano:
Amama pozik dago
zerutik harago
estaxis hartu det nik
ta egin bi trago;
akabo neure reuma
akabo lumbago
holako pastillarik
beste inon ez dago.
Iturriaga:
Itxuran pozik dago
halan dau emoten;
bertan bakarrik itxi
lei gaur hau hainbaten.
Agur aitite behar dot
nik kalera urten
ia zure pilulek
ze kolokoi dauken.
Peñagarikano:
Orain bai ez nagola
ni nahigabetua
ondo badakit zer dan
zeure pekatua.
Pilula hori neretzat
madarikatua!
Ta zuk har zazu nere
bikarbonatua.
Iturriaga:
Akabo nire yonki
ta drogata famak!
Entzungo baleuz zure
berba horrek amamak!
Zeuretzako pilulak
bihurtu dozuz armak;
lehen bat ez zenun gura
ta oain ostera danak.
Peñagarikano:
Lehen eri nengoen
eta itsusia
orain hau da grazia
zerutik jausia!
Sukalde gaineraino
egin dut jauzia
"Gora ETA militarra
ta gora Rusia!"
Iturriaga:
Normala entzun deutsut
bigarren zatian
baina lehenengokoa
modu egokian.
Bizi gura zendunak
herrian pakian
bihar ze esango dabe
zure batzokian?
Peñagarikano:
Moldatu egin behar
ahal den bezelaxe
eta erabakia
nik hartu hementxe.
Bihar zer esango det?
me kaguen la letxe!
Gora PNV ta
gora Ibarretxe!
Iturriaga:
Hara gaur hartu dozu
kristolako martxa!
Baina normalagoa
zan azken arrantza.
Aldatuko zinela
neukan esperantza
baina zeure onerantz
bazatoz ja antza!
Peñagarikano:
Pentsa nik ez dudala
esaten gezurrik
eta ezertarako
ez daukat beldurrik.
Unai inguru hontan
ba al da neska zaharrik?
Orain ez daukat-eta
viagra beharrik.
Iturriaga:
Erosi ebazalako
zerura lau ticke
gure aitita joan zan
mundu hontatik fite
ta galdakaoztarrek
hori ondo dakite...
hori bai enpalmauta
hil jakun aitite!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra