Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2003-05-23 Oiartzun Sariketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Jon Martin
Bertsoa entzun |
2003-05-23 Oiartzun Sariketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Jon Martin
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Martin:
Beti desiatu dut
triatloiarena
ta izendatuko naute
munduko onena
honera etortzeko
zenuen ordena
ez dizut esango gaur
poztu ez naizena
baina hau soilik al da
merezi nuena?
A. Goikoetxea:
Orain zerbait hasten da
ez da deus amaitu
zuk lehengo bidetikan
behar duzu jarraitu
jenderik ez dela-ta
ez zaite gogaitu
besarkatu nazazu
semea lasaitu
berriz ere txapeldun
amak egin zaitu.
J. Martin:
Denei aurrea hartu
denei hartu gaina
triatloian egin dut
nik kriston hazaina
nola bilakatu zait
ordaina horbaina
zure besarkada hau
bakarra da baina
balio du milaka
pertsonenak aina.
A. Goikoetxea:
Txapeldunarentzako
ospea ta fama
baina hori luzera
haizeak darama
ni maitasun beroak
zugana narama
noizbait heltzen bazaizu
azkenaren zama
aireportun batean
izango da ama.
J. Martin:
Berdintasunan alde
hamaika istori
futbolistak bagina
dena gori-gori
ongi-etorriaren
hamaika teori
aireportu honetan
ez gera asko bi
baina nik jarraitzeko
nahikoa det hori.
A. Goikoetxea:
Jende gutxi dagola
semea ohartu
ama gaur etortzera
egin da ausartu
zure animo hoiek
nahi ditut indartu
nahiz ta lehia itsuan
ez nukeen nahi sartu
noizbait harrotzen banaiz
zuk ez gaizki hartu.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra