Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-09-05 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2003-09-05 Alkiza Jaialdia
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek biok bi pertsona ezagun zarete: zu, Andoni, Jose Maria Aznar, eta zu, Peña, Mariano Rajoy. Badakigu Rajoy, zu izango zarela PPko buru hemendik aurrera. Hala ere, badituzu zalantzak Euskal Herriarekin nola jokatu erabakitzeko orduan. Aznar laguntzeko prest daukazu.

Deskribapena

Doinua
Adixkidia Andoaindikan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2003-09-05 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.M. Peñagarikano:
Gu politika joko honetan
bai negu eta bai udan...
Zuk Joxe Mari zeuk ez dakizu
zenbat maitatzen zaitudan!
Hala ta guztiz hemen naukazu
ni zalantzan edo dudan:
esan zaidazu euskaldunekin
nola jokatu behar dudan.

A. Egaña:
Hori erantzun sinplea degu
egia garbi esanda
bi politika egin litezke:
inoiz dinbi, inoiz danba!
Hara lau hitzez nik erantzuna
zuk egindako demanda
hemen botoak lortzen baitira
haiei egurra emanda.

A.M. Peñagarikano:
Bejondeizula, eman didazu
neri arrazoi galanta!
Ta Ebroz goitik ez dezatela
"Gora Euskal Herria" kanta!
Manifestazio ta holakotan
zenbat buila ta zarata...
Ibarretxekin zer egin behar da
erdi terrorista da-ta?

A. Egaña:
Lehendakaria beti izan da
pertsona arrunt ergela
ahal baldin bada Alcala Mecon
gorde zaiozu kartzela.
Ebrotik gora "Gora Euskadi"
esan, esan dezatela
baina ezpainik zabaldu gabe
nik eiten dedan bezela.

A.M. Peñagarikano:
Euskal Herriai itxi behar zaio
askatasunan atea
gaur egunean euskalduna da
dana gorrotoz betea.
Beste galdera bat badut Aznar
erantzun zazu maitea:
onartu egin behar al degu
euskeraz hitz egitea?

A. Egaña:
Nik erantzuna emango dizut
galdera horren argira:
euskera ez da arriskutsua
gaurko egunean, tira
begira zazu ETB 1en
edota ETB 2ra
proportzioak hoiek izanda
eurak aspertuko dira.

A.M. Peñagarikano:
Euskal Herrian aspaldi hontan
gerra da izugarria
Espainiaren kontra daukagu
gaur euskalduna jarria
baina guk moztu egin behar degu
bai beraien iturria
ta itxi behar ote ditugu
Euskaltel eta Berria?

A. Egaña:
Berria bixkor ixtea degu
gobernuantzat onena
Euskaltel ezin itxiko degu
ze lastima ta ze pena!
Baina Mariano gallego zera
ta erakusteko orena...
Zalantzik bada beti egizu
lehengo gallego harena.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra