Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-01-25 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Silveira

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertso Eguna (35. 2003. Donostia)
Saioa
2003-01-25 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Silveira, Xabier
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hiru bertso botatzeko moduko gaia da, baina gehiago ez. Eta sei puntuko bertsoak izatea ez legoke gaizki. Prest? Zertarako hago prest? / Ez da apologia egiteagatik, baina zer esango zenioke sekula mozkortu ez den bati? BEGIRATU !!!

Deskribapena

Doinua
Betroiarena A
Munduan libre bizi izatea
Neurria / Estrofaren izena
Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2003-01-25 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Silveira

Neurria:  Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Orain lanetik bota nautela
soberan daukat denbora
ta kirolean egin nahi nuke
lehendabiziko aproba:
Unai* ta biok traineratxoan
ibil gintezke gustora
hori da egungo moda
denak doaz itsasora.
Ni esertzean nahiz ta trainerak
igual egingo dun gora
aurreko errueda altxatzen duen
lehen trainera izango da. (bis)

Castrokoeri sortuko nien
ziur hainbat enbarazu
Kortak hor goitik oihuka esan du
"Ezta okurritu're aizu!"
Ba lasai Korta, ez naiz hasiko
Jauna izango zara zu.
Zenbat hitz huts eta faltsu
egin al didazue kasu?
Ikusten denez Unai bertsotan
edozertako naukazu
eta probatu nahian bazabiltz
beste gai bat jarridazu.

**Gaia: Ez da apologia egiteagatik, baina zer esango zenioke sekula mozkortu ez den bati?

Neurria: bederatziko txikia
Doinua: Betroiarena

Hau gertatzen zait lehen
joateagatik de guay!
Beste gaia jarri ta
orain ai, ai, ai!
Mozkortu ez denari
esango diot bai
galtzen duena ez daki
eta dago nonahi
ni aste eta jai
mozkortzen naiz alai
alai eta lasai
hortako dut dohai
nik bi taberna dauzkat
han naukazu zai. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra