Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2003-08-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Iñigo Izagirre
Bertsoa entzun |
2003-08-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Iñigo Izagirre
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Izagirre:
Jesus! Nolako begi argiak
Jesus! Nolako itxura
gaur´e ardoa edan nahiean
herriko apaizan kontura.
M. Agirre:
Apaizari nik izanagatik
kristoren afizioa
zure amari bota zaiozu
zure errosarioa.
I. Izagirre:
Barkatu baina ideia hobea
ez al da izan nirea?
Zu etxean ta nik eraman det
zure atzoko ligea.
M. Agirre:
Baina nik neskaz josita daukat
oraindik nire etxea
eta zuk eraman duzuna da
Jesukriston gurutzea.
I. Izagirre:
Jesukristoren gurutzeana
askotan bizkar gainean
baina ez dezu ondo ematen
monjaren aldamenean.
M. Agirre:
Bai, monja horrek egia da, bai
badauka mala letxea
berak erakutsiko dizu zer den
ai! autoflajelatzea.
I. Izagirre:
Egia esan harritu egin naiz
albotik hori entzunik
baina parrandan jardun ta gero
aspalditik nekien nik.
M. Agirre:
Parrandarena filosofia
da oso eder egina
guk biok erlijio bat dugu
bueno, pixkat desberdina.
I. Izagirre:
Kutxitikan Zaparaino pasa
hori gure akzioa
pixkat dibertigarriago zan
gure errosarioa.
M. Agirre:
Errezo gehiegi daukazu zuk
aizu gauza onerako
errezo denak utzi itzazu
siesta ondorenerako.
I. Izagirre:
Bueno, siesta ezingo degu
festetan albora laga
beraz lo egitera joango naiz
ni zuekin mezatara
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra