Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2004-08-07 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Xabier Silveira
Bertsoa entzun |
2004-08-07 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Xabier Silveira
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
X. Silveira:
Matxete plazan biltzen
gara urtez urte
txorizo egosia
janez euro truke.
Peri planaz diote
"¿Estais colgaus u qué?"
hoiek kolgatuago
daude ba nik uste. (bis)
M. Agirre:
Txorixoakin bete
dut tripa barrena
orduan iritsi zait
soinuan eztena.
Horko bizardun horrek
ematen du pena.
Ez dut ezer ulertzen
hori da onena. (bis)
X. Silveira:
Baina bizar duena
isiltzen da ti-ta
bere ondokoa bai ez
dela hain polita.
Begira horrek duen
futbolari pinta
eta baloia lepo
gainean jarrita. (bis)
M. Agirre:
Eta orain sentitzen naiz
lasai ta herabe
zarata horrekin gaur
bainago mirabe.
Kantatu egiten dute
dantza egin gabe
estaka geldi batzuk
bezalaxe daude.(bis)
X. Silveira:
Guk euskeraz jakin ez
ta behintzat horrela
bertsolaritza ez da
hain gauza krudela.
Aulkitako jendea
dago lo bezela
seguro hoiek euskera
ulertzen dutela. (bis)
M. Agirre:
Euskaldunek daukate
halako antsia
ta horri eman behar
orain garrantzia.
Entzuteko behar da
kriston pazientzia.
Hola ez dute lortuko
independentzia. (bis)
X. Silveira:
Independentzia ez da
lortuko agian
baina euskera dute
euren mingainian.
Bertso entzule jende
horien karian
joder zein arraroak
diren Arabian! (bis)
M. Agirre:
Euskaldun arabarrak
nahiz ta ez diren zero
estereotipo bat
bete dute edo.
Gero patxaranakin
jartzen dira bero
ta tronkon bat moztera
joango dira gero. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra