Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1999-06-12 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
Bertsoa entzun |
1999-06-12 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Aldizkari berria
kalean da aurki,
geroni izango gera
beraren barruti;
Gara ta Ardi Beltza
poliki-poliki,
Orejari tiroa
kulatatik beti,
berak bat itxi zuen
ta guk bi ireki. (bis)
Pepe Rei hor dator bai
bere lagunekin,
sarri erakutsi dun
konpromezuakin.
Noraino heldu leiken
nahiz ezin dan jakin,
hitza eman dezagun
Ardi Beltzarekin,
otso beltzak ez dezan
nahi duenik egin. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra