Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1999-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1999-01-05 Oñati Jaialdia
Gai-jartzailea
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Xebastian korbata da eta Egaña eskotea.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1999-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Korbata ta eskote
zer-nolako pinta!
Diferenteak gera
pentsatzen jarrita,
diferentzia zer den
edonork daki-ta:
zu batzutan itsusi
ni beti polita. (bis)

S.Lizaso:
Zurekin ere polit
ez dabiltza denak,
hemen biok ditugu
norbere ahalmenak;
diferentziak ere
oso nabarmenak:
zuri begira daude
ni janzten nautenak. (bis)

Egaña:
Korbatak ematen du
lastima ta pena,
beti bistan dagola
hori da txarrena;
ta eskoteak badu
alde nabarmena:
izkutatzen dedana
dela politena. (bis)

S.Lizaso:
Horrela bada dena
agertu osorik
eta egingo dizu
jendeak kasorik.
Nahiz ta udan ez dezun
inoiz preziorik,
neguan ez daukazu
estimaziorik. (bis)

Egaña:
Korbata mintzatu da
txepelen planian,
ez nuen hitz egingo
hala izanian;
ni estimatzen naute
gehien-gehienian
negu parte horretan
gutxien danian. (bis)

S.Lizaso:
Zu polita bazera
ni ez naiz kirtena,
asko zuri begira
neurritik irtena,
bainan nun jantzi denak
ondo ez dakitena,
batzutan bizkarrean
zera politena. (bis)

Egaña:
Esplikazioren bat
nahi dizut eskeini:
korbata, zuk ez dezu
hainbeste harmoni;
beti igoal-igoalak
mila zeremoni
ta arnasaldi bakoitzak
kanbiatzen nau ni. (bis)

S.Lizaso:
Aldatzen zeradela
arnas bakoitzean,
jendea jartzen baita
zurekin trantzean;
zeu're ez zera beti
patxadako antzean,
urduri jartzen zera
ni arrimatzean. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra