Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1999-05-13 Legorreta Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1999-05-13 Legorreta Jaialdia
Gai-jartzailea
Agirre, Jose Mari "Koostite"
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Joxe
Lizaso, Sebastian
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek biok nekazariak zarete. Azken boladan entzuten ari gara badirela produktu transgenikoak, hau da, jenero artifizialak, bai barazkiak eta bai ganaduak berehalaxe hazten dituztenak; eta ez dakigu zer gertatzen den, baina egia da Sebastianek zure denbora erdian hazten dituela txekorrak.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1999-05-13 Legorreta Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Sebastian Lizaso

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Baserritar bakoitzak
bere pikardia,
horretarako argi
behar du begia;
nik garbi ikasia dut
nundik dan bidia,
emaitza bera baina
kostoa erdia.

J.Agirre:
Bainan etenda zabiltza
zu ere kordela,
gizatasun haundirik
ez dezu horrela;
zure xekor zahar hoiek
daukaten okela
uste dut zakurrak ere
utziko lukeela.

S.Lizaso:
Txekorrak ematen ditut
haragitegira
eta jendea jartzen da
beraiei begira;
prezioa nola dan
lehengoan erdira,
anburgesa egin ta
denak saltzen dira.

J.Agirre:
Negoziuan hasita
zaude oso trebe,
oandikan akordau gabe
hamaika badaude!
Zure txahalaren xerradak
jartzen badirade,
zartaia gelditzen da
oliorik gabe.

S.Lizaso:
Badakizu olioak
ugari daudela,
hori eiten dunai jarri
merkean txartela.
Nik ere egin nahi det
bizkorran papela,
kartera azkar gizendu
txekorrak bezela.

J.Agirre:
Kartera aldetikan
ez zabiltza zu xehe,
zu baino pobreago
ibiltzen da Joxe;
zekorrak hazten dituzu
azkar eta aixe,
baina flojo samarrak
zeu zean bezelaxe.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra