Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Ixiar Eizagirre

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Lizardi Saria (22. 1998. Zarautz)
Saioa
1998-09-04 Zarautz Sariketa
Gai-jartzailea
Laskibar, Arantxa
Bertsolariak / Egileak
Eizagirre, Estitxu
Eizagirre, Ixiar
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Uda honetako gaia izan dugu dopinarena, Tourrean hasiz geroztik atertu gabe dabilena, dena susmagarri bihurtzeraino. Bertsolaritzara ere iritsi omen da susmo gaiztoa; bertsolari batzuk dopatu egiten omen dira bertsoak errazago botatzeko edo. Zein da zuen iritzia, ustea, susmoa edo dena delakoa.

Deskribapena

Doinua
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1998-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Ixiar Eizagirre

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I.Eizagirre:
Nahiz ta dopinak lagun dezakeen
garunak berotu arte,
publiko dena engainatzea
ez al litzateke kalte?
Nik ez det hartu sekula eta
zuk ere ziur ez bate,
pixkat hartuko bazenu Estitxu
ni aina baizinateke. (bis)

E.Eizagirre:
Zu bezelaxe daukat Ixiar
berezkoa eta sena,
buru barrua bixia eta
mingainan sobra kemena.
Amurizaren hiztegia da
gure dopinik onena,
sobredosirik ez dut hartu gaur
eta hori daukat pena. (bis)

I.Eizagirre:
Amurizaren hiztegia baino
hobeagorik ez dago;
esan didazu bat-batean ta
ni harritu naiz zeharo.
Hartu behar det haxixa edo
egin patxaranai trago;
bere rollorik ez det ulertzen
dopatuta ez banago. (bis)

E.Eizagirre:
Haxixak ditu, Ixiar maite,
ondorio garestiak,
biharamuneko aje itzelak
ez baitira hain eztiak.
Bertsoak ondo botatzen ditu
nere ondoko bixkiak,
telepatiaz kentzen baitizkit
nere ideia guztiak. (bis)

I.Eizagirre:
Ez al degu egin adierazpen
guk moralista xamarra?
Ondo pentsatzen hasi ezkero
daukat zuzendu beharra;
azken batean pixkat hartzea
ezin da izan hain txarra
ta ea teak baretzen didan
hankean dudan dardarra! (bis)

I.Eizagirre:
Ixiarrek du bere hanketan
izan ere dardar pranko;
mikrofonoa botatzeko're
ez zaio falta izan asko!
Hartu ezazu jeringilla bat
ta jarri txokoan bapo,
zainetan sobra nerbiua ta
odola sartu beharko. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra