Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Alaitz Sarasola

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Xenpelar Saria (15. 1998. Errenteria)
Saioa
1998-12-08 Errenteria Sariketa
Gai-jartzailea
Lersundi, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Lekue, Etxahun
Sarasola, Alaitz
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Alaitz, Lanbide Heziketako zentro bateko ikasleen ordezkaria zara. Zuek eskolak euskaraz jasotzea eskatzen duzue eta Etxahun zuzendariarengana joan zara zuen kexua azaltzera.

Deskribapena

Doinua
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1998-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Alaitz Sarasola

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sarasola:
Dana erderaz eduki arren
zuk badaukazu patxara;
eskubidea aldarrikatuz
natorkizu gaurkoz, hara!
Hemen nabil ni euskera ikasi
nahian bertatik bertara;
euskaldun nola izango gera
hala hezitzen ez bagara? (bis)

Lekue:
Klasetik kanpo erabiltzea
ezingo dizuet uka;
iruditzen zait ordea iparra
daukazuela galduta.
Gaztelaniak irabazi du
hizkuntz arteko burruka;
zuen hizkuntzak lan merkatuan
etorkizunik ez dauka. (bis)

Sarasola:
Era horretan itxaropenik
ez zaidazula itzali;
euskera degu irakaskuntzan
baztertu eta kiskali.
Zuen ideiak kontraizioan
dira oraintxe irauli:
euskera maite dezute baina
gero erdera erabili. (bis)

Lekue:
Lasaitu zaitez arren laguna
ta ez zaitez jarri bero;
euskararekin etorkizunik
ez ezazula espero;
agertuko da euskaraz behintzat
ez dakin hainbat bezero
eta nolatan salduko diezu
hoiei produktua gero? (bis)

Sarasola:
Etorkizunik ez daukagula
zeinen arrazoi ustela!
Gure euskera plazara jalgi
behar da besteak bezela.
Oraingo hontan esango dizut:
ezin da segi honela;
gure txikian pentsa dezagun
garrantzitsuak garela. (bis)

Lekue:
Garrantzisuak garela dio
berak be une honetan,
baina zu ere konturatuko
zara egunen batetan.
Laguna zaitut ta horregaitik
esango dizut benetan:
euskaldun denak daudela orain
langabezi zerrendetan. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra