Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1998-08-16 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Arkaitz Ugartetxea
| Bertsoa entzun | 
1998-08-16 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Arkaitz Ugartetxea
		
				
				Neurria: 
		Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
		
		
		
								
		Kokapena: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Estiballes:
Juergarako baduzu
horrenbeste kemen,
biok batera atzo
gu baikinen urten
eta bakar-bakarrik
utzi gero ni hemen;
orain esan zaidazu
non ibili zinen. (bis)
Ugartetxea:
Bilbora heldu ginen
biok oso garaiz;
asteburutan hala
egiten dugu maiz;
zu oso triste zaude
ni umore alaiz,
neskalagunarekin
majo ibili naiz! (bis)
Estiballes:
Neskalagunarekin
ez zabiltza herren
eta ni berriz hemen
bakarrik nengoen;
moratoi txikitxoak
dauzkazu zuk hemen,
orain ez esan dela
afeitatzearren! (bis)
Ugartetxea:
Ligatzen saiatu naiz
ni buru-belarri;
aukera hori ez da
izaten ez sarri;
beltzituta nagola
esan duzu larri,
holako moratoiak
ez dira mingarri. (bis)
Estiballes:
Bakarrik ibili naz
ni gau eta egun;
dirudienez zara
moratoien lagun;
sama ta belarriak
dauzkazu hain ilun,
eskatu bazenit nik be
egingo nizkizun. (bis)
Ugartetxea:
Gaur tokatu zaiguna
zer nolako gaia!
Ligatzeko kontutan
behar zenuke saia;
nik daukat gaur nirekin
umore alaia,
zuk ere ligatzeko
baduzu garaia! (bis)
Estiballes:
Ez zait asko gustatzen
neskekin joatea,
ezezagun bateri
eskutik heltzea,
eindakoak eginda
gero aguantatzea;
ez al da askoz hobeto
autoligatzea? (bis)
Ugartetxea:
Harrituta utzi dut
laguna zeharo,
holakoak ez dira
gertatzen oparo;
aurrerantzeko gure
parrandak akabo,
datorren asterako
geratuta nago. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
