Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-01-16 Mungia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1998-01-16 Mungia Lagun-artekoa
Gai-jartzailea
Larrabeiti, Joxemi
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Kontatu edota imajinatu Lizasoren lehenengo zirriak. Non, nogaz...

Deskribapena

Doinua
Baserrian jaio nintzan
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1998-01-16 Mungia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lizasok ixuri zuen
izerdia edo tinta;
kotxe barruan zegoen
ta gizajoaren pinta!
"Benga neska!!" esaten zion,
nexkak hiru lau bat txinta,
animali zahar honekin
ondo konpondu ezin-ta;
nexkak esan zun bakarra:
"aizu, ez utzi en cinta!";
zerbait egingo ziola
gajoa zegon etsita.
Horrelaxe bukatu zen
Lizason lehenengo zita,
nexka zapaldu egin zun
xirri egiten hasita.

Lehenengo xirri eginda
lo kuluxka ta siesta;
horrelaxe bukatu zen
lehenbiziko sexu festa;
nexka arduraz betea,
Xebastian pozak gainezka;
piztiari bost inporta
bere birjinaren kezka!
Gogoan daukat nexkaren
arrenkura ta protesta,
alperrik egin zituen
horreinbeste oihu estra!
Bi aldiz erori ohi den
animalirikan ez da;
hurrena aldatu zitun
bai taktika ta bai neska.

Lizasok gerora ere
jo zuen hainbat atake;
bera zebilen tokian
ez zen behar hainbat pake;
nexkatxa denen atzetik
hor ibiltzen zen jo ta ke!
Haiek gudu-zelai ziran
ta Lizaso Panzer Tanke;
den-dena egin nahi zuen
ta den-dena egiteke,
Azpeitiako neskatxa
ez baita saltzen hain merke.
Hemezortzi urterekin
Lizasok hainbeste neke;
hortik aurrerako dena
imajinatu liteke.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra