Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1997-11-14 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita
Bertsoa entzun |
1997-11-14 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita
Neurria:
Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Agur Estrasburgoko
jaun eta andere:
iritsi da ordua
guretzat ere.
Ez gara hiltzaileak,
ez gara abere,
nehiz ta etsaiak jarri
sarri euren pare;
herria errege,
helburu ta xede,
bakearen alde
borrokatzen gaude,
"bakoitzari berea"
harturik lege. (bis)
Etsaiak ez du esan
gutaz hitz artesik,
Lapurra gezurrean
bizi da pozik,
eta ez du entzun nahi
herriko ahotsik,
zaila baita onartzen
egia bilozik.
Badugu bihotzik,
ez hain odol hotzik
ez gara judasik
espainol frantsesik,
bizi nahi duen herri
txiki bat baizik. (bis)
Madril eta Parisek
badute ardura
izkutatzeko gure
aberri hura.
Egia zabaltzeko
garaia heldu da
aurretik heldu ginen
gu gauden lekura.
Ta lapur modura
hausi zuten muga,
eurena da duda
ez gure ohitura
guk geurea besterik
ez dugu gura. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra