Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-12-12 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1997-12-12 Zumarraga Jaialdia
Gai-jartzailea
Iriondo, Asier
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zurekin igarotako momenturik onenak eta txarrenak kontatu dizkigu Egañak.
Gaiari oharrak
Aurretik Peña kartzelara bidali zuen gaijartzaileak, gero berari Andoniri jarritako lan bera
eginarazteko.

Deskribapena

Doinua
Santa Barbara zure bizitza A
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1997-12-12 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Herririk herri ibiltzen gera
gu sarritan txirri-txarra,
inoiz zoriona sentitu izan det
eta inoiz zoritxarra;
behin neska batek neri aurpegira:
"aizu Peña mutilxaharra,
jaialdietan suplente zera
eta Egaña izarra",
oraindik ere gogoan daukat
pasa nuen une txarra. (bis)

Oraindik ere gogoan daukat
nere azkeneko finala,
bera txapeldun nola izan zen
eta nik saio pattala;
bizkarren jota esaten zidan:
"tori eskua, txokala!".
Mundu guztiak oaindik badaki
bertsolari ona zerala,
ni poztu nintzan ohartu bainintzen
biok lagunak ginala. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra