Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-12-26 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1997-12-26 Elgoibar Jaialdia
Gai-jartzailea
Elizburu, Izaskun
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Xebastian Olentzero zara. Urtero legez intentziorik onenarekin Araba aldera bisita egitekotan zara, baina aurten Unidad Alavesakoak dituzu zain, ez omen zaituzte Araban nahi. Miñoiak atzetik dituzula iritsi zara Bizkaiko mugara. Arabako lautadei begira hasi zara kantari.

Deskribapena

Doinua
Bizia ez da nehoiz egoiten
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1997-12-26 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nere ustetan ekintza horiek
ez dira oso zuzenak,
ez dakit nik zerk bultza dituen
gorrotoak edo senak:
Ta Olentzerok hauek ulertzen
ez ditu lan errezenak,
berriz bizia hartu du hemen
noizbaiten gertatu zenak:
etxeko denak bidali nahia
kanpotikan datozenak. (bis)

UAko horiek nere kontrako
intentzio nabarmenak;
Bizkaiko mugan nago begira
arindu nahirikan penak.
Ekintza honek izango ditu
komeni dan ondorenak,
nahiz ta gorrotoz beteta egon
arabar batzun barrenak,
lehen baino gehio maiteko naute
lehendik maite nindutenak. (bis)

Ekintza hori burutu dute,
oraindik hizketan ari,
hankasartze bat egin dutela
ez ote dago nabari?
Begi zabalik gelditu dira
lehen itsu zegon ugari,
ez diote ez mesederikan
ekarriko Arabari
eta ikatza opari gisa
haiek beren buruari. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra