Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-01-18 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertso Eguna (29. 1997. Donostia)
Saioa
1997-01-18 Donostia Jaialdia
Gai-jartzailea
Agirre Goia, Unai
Bertsolariak / Egileak
Sarasua, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aurkeztu gazteen belaunaldia.

Deskribapena

Doinua
Saltarina da txepetxa eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1997-01-18 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Iturriaga iturria da
Igor igorle bizia;
gure Estitxu erle eztitsu
ta Maialen malizia;
belaunaldien belaunaldia
berria ta berezia,
gainekoetatik mukizu horiei
bada zer erakutsia,
gehiago zer ikasia!

Hankaluxeak hizkera fina,
patillak sormen itzela,
nafarrak sena, besteak berriz
kriston arrazoi nibela.
Jakin bertsoen etorkizuna
seguruagoa dela;
ohar zaitezte laukote hontan
umeak sor litezkeela,
besteetan ez bezela.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra