Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-01-25 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1997-01-25 Zegama Jaialdia
Gai-jartzailea
Urretabizkaia, Pello
Bertsolariak / Egileak
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Kalean airosa, etxean kuriosa eta ohean kariñosa den andregaiaren bila al zabiltza?

Deskribapena

Doinua
Esateko ez naiz lotsa
Neurria / Estrofaren izena
KOPLEN MULTZOA

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1997-01-25 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  KOPLEN MULTZOA 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hemengo mutilzahar hotsa!
Ezin det baztertu lotsa,
egunen baten topatuko ahal dut
gustoko arrosa!
Pasiatzeko airosa
ta etxean kuriosa
eta ohean izan dedila
goxoa ta kariñosa,
eta ohean izan dedila
beroa ta kariñosa.

Ni beti holako teman,
badaukat galtzak bete lan!
Nere kartelak hemen frontoian,
kale ta tabernan;
ez al duzue antzeman
beti nola nagon deman?
Nere gustoko neskazaharren bat
ez ote dago Zegaman! (bis)

Jaunak anpara nazala!
Jaunak, aibala, aibala!
Eta norbaitek bilatzen badit
nik laster "txokala";
ez bedi izan zitala,
hori dugu printzipala,
beharrezkona ahaztu egin zaizu:
dirua izan dezala! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra