Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1996-04-20 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1996-04-20 Itsasondo Jaialdia
Gai-jartzailea
Mendizabal, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hitz bat emango dizuet bioi. Hi Andoni hitz horren alde ona bilatzen saiatu hadi eta hi Aitor alde txarra edo negatiboa. Hitza: Besarkada
Gaiari oharrak
Lau hitz desberdin eman zitzaizkien.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1996-04-20 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Bi beso bota bizkarraldera,
muxu bat ezpain ertzean;
sentimentuak indartzen dira
besarkada bat hartzean;
bi beso tinko bihotz malguen
esanetara urtzean;
besarkadakin sentitu ohi naiz
zeruan edo ortzean,
bihotza ere hurbiltzen baita
gorputza hurreratzean. (bis)

Mendiluze:
Maitasunaren sinalea da,
hala baitute berezi;
besarkatzeak sekulan ere
ez du ematen itsusi.
Baina traizioz eman liteke
nahiz ta hala ez merezi;
gauz txarrak ditu ugari baina
guztietan bat nagusi:
zuk bestearen aurpegirikan
ezin dezula ikusi. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra