Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1996-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
Bertsoa entzun |
1996-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Badut seme bat ta haren geroan
jarri nahi nuke arreta.
Haren aitonak neuri esana
daukat goguan gordeta;
neuk berarentzat eman beharko det
haren tankerako buelta:
segi estudiatzen, lana bilatzen
nahiko lan badaukak-eta! (bis)
Bainan gaur egun etsi ezkero
gureak ein du zeharo,
ta bizitzari txikitatikan
jo behar zaio hordago!
Ikastea da amaitze'ztana
igo nahi bada gorago,
ikasi-eta gaur zaila dago
ikasi gabe zailago. (bis)
Hori esanda gehio zer esan?
Hortan beharko det laga,
teori gehitxok ere sarritan
nola egiten dun traba.
Ikaste eta lanan kontuan
hemen jo nahi det aldaba:
norbaitek duda egiten badu
ikastea ere lana da. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra