Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1996-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Leire Bilbao
Bertsoa entzun |
1996-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Leire Bilbao
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bai, Debaldeko Festan hainbeste
gauza ziren han pasatu,
eta berriro tortila bera
nahiz ez dudan nahi bueltatu,
bertsolaritzan gure salidak
behar dira aguantatu,
baina ETBk ez zuen ordun
holako ondo juzgatu,
zeren nor bere ideiak inon
ezin dira ezkutatu. (bis)
Gaur ere hemen bertso saioa
ta hiru gazteon treta,
ze gazteriak pentsatzen duna
esatea baitu meta.
Ez naiz sartuko ni ezerrekin,
ez naiz jarriko erreta,
zeren hementxe kamarak ere
daukate hainbeste buelta
eta gainera orain BBKk
promozionatzen du-eta. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra