Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1996-04-20 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
Bertsoa entzun |
1996-04-20 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Egaña:
Aspalditxoan aipatzen dena
etorri da azkenean;
gaur ume askok gosaldu ohi du
horretxen aldamenean;
aiton-amonen engainatzaile
hori degu aidanean.
Halare pixkat maitatzen det nik,
maite era laztanean,
telebista ere ez baita txarra
hezitzailea denean. (bis)
Mendiluze:
Hezitzailea noiz izaten dan
zaila daukagu ulertzen;
kaja tontoa deitu zuena
hain oker ibili ez zen.
Tontoa degu nahiz eta jende
zorrotza egon zuzentzen;
programaketa txorakeriez
sarritan dute betetzen,
eta azaldu behar lukeena
sekula ez da azaltzen. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra