Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1996-05-11 Legorreta Jaialdia [Bertsoa] / Millan Telleria

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1996-05-11 Legorreta Jaialdia
Gai-jartzailea
Agirre, Jose Mari "Koostite"
Bertsolariak / Egileak
Telleria, Millan
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Herri txikietako eskolak itxi ahala herri horiek indarra galtzen ari dira. Zer deritzozu zuk?

Deskribapena

Doinua
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1996-05-11 Legorreta Jaialdia [Bertsoa] / Millan Telleria

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egoeraren larritasunai
behar badiogu tira,
ta haunditasun soila ezin da
izan gure ikusmira.
Jarri gaitezen herri txiki ta
gune txikita begira:
herri txikien nortasun dena
pikutaratzen ari da,
horretarako plazan haur batzuk
beharrezkoak baitira. (bis)

Herri txikien defentsa hori
nik beti egina dut fin
eta haundien haundikeriei
ahal badut behintzat nik muzin.
Herri txikiak ditut gogoko,
horretan egiten dut zin;
hori txikiek eta haundiek
beharko lukete jakin:
herri txikirik ez baldin bada
haundirik ezin da egin. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra