Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1996-11-08 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1996-11-08 Ataun Jaialdia
Gai-jartzailea
Aizpurua, Jon
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Txerri guztiei heltzen zaie Sanmartina.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Neurri berezikoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1996-11-08 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Neurria:  Neurri berezikoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
San Martin jaia heltzen danean,
zerri guztiak bildurrez aidean;
Egaña:
eta falta dira hiru egun,
denok hortaz pentsatu dezagun;
S.Lizaso:
zerri guziak
ez ditut berdinak ikusiak,
bi hankakoak, zer itsusiak!

Egaña:
Lau hankakoak nahiz bi hankako
munduan ez dira inoiz faltako;
S.Lizaso:
jartzen baldin bagera begira,
pilaka hor agertuko dira;
Egaña:
ai, ai, ai, ai, ai!
San Martin eguna heltzeko zai,
Lizaso ta ni ez gaude lasai.

S.Lizaso:
Kutxiloa ta kakoarekin
prestaturikan hamaika harakin;
Egaña:
gero garoa botata sutan,
halaxe entzuna det batzutan;
S.Lizaso:
nere trantzia:
San Martin eguna pasatzia,
handik aurrera salbo bizia.

Egaña:
Baina artean hil zaitezke-ta
Lizaso euki ezazu arreta;
S.Lizaso:
heriotzarengandik igesi
abitu nahi nuke bizi-bizi;
Egaña:
ez naiz izutzen
Xebastiani kakoa sartzen;
lan latza dago bizarrak sutzen!

S.Lizaso:
Neri kolpeka hasten bazera,
agian gero zeuretzat galera;
Egaña:
baina adiskidea det pila
ta eraman behar det kuadrila;
S.Lizaso:
zeure kalteko,
triparikan ez dezu beteko;
zernahi ez da ona hilda jateko.

Egaña:
Lizasok garbi esan du zaunkan,
alde horretatik arrazoi zeukan;
S.Lizaso:
badut koipea ta badut grasa,
denak jaten ez dezu erraza.
Egaña:
Arranopola!
zalantzarik ez daukat inola
trikinosiak jota dagola.

S.Lizaso:
Gaixo banago utzi bizirik,
hiltzeak ez dit egiten grazirik;
Egaña:
injekzioa sartu aurretik,
hortan ez zaigu falta arretik;
S.Lizaso:
zenek antzeman
zer baztertu eta gero zer jan?
Balio ez duna txarrai eman.

Egaña:
Kilotan bada ehun eta piko
bere gibel eta urdaiazpiko;
S.Lizaso:
erosten banazu ni pisura,
zure kartera ere aurki hustu da;
Egaña:
biba Rusia!
Hau ez degu jaki itsusia
aprobetxatzen bada guzia.

S.Lizaso:
Elkarren kontra une batean
zergatik ari hain era torpean?
Egaña:
Beraz, hasi behar kolpez alde,
zer irabazian hemen gaude;
S.Lizaso:
pena barrenean,
nere lagunaren esanean,
agur mundu hau astelehenean.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra