Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
Bertsoa entzun |
1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Eskariz gaude jarriak
gaur honuntza etorriak
pixka pixka bat goxa nahiean
latz negargarriak
hausi gure lokarriak
ipini lege berriak
oihuka baten hau eskatzen du
gaur Euskal Herriak.
Batasuna lehenbiziko
jokatu konzientziko
gure eskubide ta lege zaharrak
inoiz ez utziko
dakarguna herentziko
inoiz ez zaigula hilko
sufritzen degu galanki bainan
ez degu etsiko.
Nahiz geuk eduki arrazoi
jaso degu hainbat jipoi
geure etxean aurkitzen gera
arrotzaren morroi
eutsi geuriari doi doi
arrazoiez joka otoi
bide bakar han gelditzen zaigu
menpean gaudenoi.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra