Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita
1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Banandu ginduezan
Ipar eta Hego
gero hegoaldean
askoz txarrago
Naparroa bat eta
hiru Baskongado
arbasoen aberri
zaharra akabo
konforme ez nago
ez dut nahi esklabo
banan gutxiago
bat ginan lenago
batasuna eskatzen
Euskadi dago.
Lapurdi, Ziberua:
euskaldun Iparra
bi zatitan egina
anai Naparra
Bizkaia, Gipuzkoa
erdiko bularra
Araba anai gaztea
hegoko izarra
loretu beharra
da euskal lizarra
anaien biltzarra
da gure indarra
batu ta askea dedin
aberri zaharra.
Ez dezagun bururik
lurpean ehortzi
garaiza, ez dela ta
oindik jaretzi
egun baten ezin da
gizaldi bat hautsi
herriak behar gaitu
beregan sinetsi
eguna iritsi
leike bihar etzi
bitarte ez etsi
borrokari eutsi
Gora Euskadi gora
zazpi probinzi.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra