Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Azpillaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Saioa
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolariak / Egileak
Azpillaga, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Ez naiz ni gerraren zale, baizik bakearen alde.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Azpillaga

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gerraren zale ni ez naizela
bota nahi det oiartzuna
eta jendeak hartu dezala
bertso honetan entzuna,
baña mundua zer ote dezu
gerratikan daukazuna.
alkar hiltzea gorrotoa da
ta eginkizun lizuna
guziok beti eska dezagun
pakea ta maitasuna.

Bat edo bestek gerra bizia
nola bait nahi du mantendu
gerrazalien burutik hori
iñolaz ezinda kendu,
armak hartuta legien kontra
bestien lurrak berendu
berak indarra daukatelako
txiki daneri gailendu
arma beharrik gaur ez litzake
elkar maiteko bagendu.

Bat bezelaxe gerraren zale
dira eskandaloso denak
erakutsi nahi munduan zehar
heuren armaren kemenak,
badaukazkite eginkizunak
ederrak eta lerdenak
gerrak bakarrik ekartzen ditu
disgustu negar ta penak
hobe gobernatuko balira
gosiak hiltzen daudenak.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra