Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Saioa
1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Kantak dioen bezala, zer eskatzen du herriak.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zer eskatzen du herriak hori
aho, askofik irtena
sinistu gero hori degula
hemen denak dakitena,
bolara baten izan genduen
gu zoriona etena
eskaera bakarra da neri
gogoratutzen zaitena
eskatzen degu garai batean
berak kendu zigutena.

Eska ta eska aspaldi hontan
hemen ari gera trebe
bainan ordaintzat etortzen zaigu
nor daki zenbat nahigabe
eskatu gabe joan eta hartu
hori ez ote da hobe
Euskal Herria asperturik da
beti besteren mirabe
eskatzen degu guk egitea
gente buruaren jabe.

Nahiz ta aspaldin eskean jardun
lortzea da apartian
eta borrokan hemen gabiltza
ez dakit zenbat urtian,
zer arraiotan egon gu hemen
gaur postura beldurtian
eskatu eta lorIzea ez da
jaunak orain urrutian
eta eskean jarrai dezagun
guztia lortu artian.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra