Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Lopategi, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Saioa
1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolariak / Egileak
Lopategi, Jon
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gure hiriburuetako alderdi zaharretan askotan ikusi ohi ditugu. Lopategi kale ertzean kitarra io eta kantuan ari haiz eske, txapeta lurrean duala; hire begira daudenen artean hantxe zegok Peñagarikano ere.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Lopategi, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lopategi
Burua daukat argi
ta bihotza baikor
nere sentimentua
kantuz nahi dut aitor
karidadean zu ere
ez zaitugu elkor
ez al dut kantatutzen
bizi eta jator
Gabon sarien bila
zuengana nator.
Peñagarikano
Lehenengo hitzetikan
gezurra azaldu
serenok ez al dio
honi hartu kargu
hola aitzeko lotsa
gabea behar du
gitarra hartu eta
bajina bat alu
utza litzake ondo
kantatuko balu.
Lopategi
Oraintxe agertu zait
begirale latza
musikaz uste nuen
nintzala aberatsa
pistu nahiean nabil
zuen esperantza
nahiz ta arpegia izan
ilun eta baltza
ez al didazu hartzen
Olentzero antza.
Peñagarikano
Gitarra hartu eta
hau kantatzen zutik
musikatikan ez det
entenditzen tutik
ta honek jan nahi luke
kantu ta esketik
andaluz planta ere
ba dek pixka bat hik
motel joan hadi nere
begien bistatik.
Lopategi
Ni serio hasi ta
honek dakar broma
dardaraz ipini du
atzekaldeko orma
badakizu ahaleginez
ni zintzo nagona
lapurretan ez nabil
eskatuz limosna
xanponez ordain zazu
nere berri ona.
Peñagarikano
Gaur zer musika klase
ote digu asma
lotan zeuden guztiak
honek dittu esna
ogia ez du eskatzen
baezpaere txanpona,
batzuk launa eskeiniz
ta besteak bosna
bainan ez dek jasoko
hik nere limosna.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra