Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Joxe Mari Altuna Etxabe, Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Joxe Mari Altuna Etxabe, Anjel Mari Peñagarikano
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Peñagarikano
Hotz eitzeko giroak
azaro ta abendu
hanketako hotza
nik iñola ezin kendu,
nahio nun ez banintza
honekin ezkondu
oiera juandakuan
atzea ematen du
horregatikan Peñak
poltsa hartutzen da.
Altuna
Pentsamentu gaiztorik
etzazula aska
atzea ta aurrea
eiten det txandazka,
bañan zuk segitutik
esaten zu basta
dirudi zeradela
azkar eiten nazka
hola ezin berotu
gu biok arnaska.
Peñagarikano
Begiratutzen diot
goitikan beraiño
zertako hartu nion
hainbeste kariño,
esku honetan dago
Peñagarikano
nere emaztea berriz
eskasa ta ñaño
burua berotzen dit
ez nere hankak baño.
Altuna
Zu etzera gizona
ta etzera mutilla
ni molestatzen zera
sarritan abilla,
gaizki hitz egin gabe
egon ba ixila
zikinkerietako
besteren bat billa
edo ukullu aldian
dantzatu zakilla.
Peñagarikano
Honek poltsa beroa
behin hartutakoan
hotza oia barrenen
ta hotza kanpuan,
zuk zer egiten dezun
ipiñi kontuan
gauza bakarra daukat
nik pentsamentuan
nola etzinan sartu
monja konbentuan.
Altuna
Erantzun honek zaitu
pixkat erasango
nik zer esango detan
ez dezu ta jango,
zure onduan behintzat
aspertuta nago
dana eskeiñiarren
nahi dezu gehiago
konbentuan hain gaizki
ni ez naiz izango.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra