Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Lopategi
Bertsoa entzun |
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Lopategi
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Pakearen eskainza
egiten dute hor
eta dei horrentzako
ez nago entzun gor
justizi on batekin
gura genduke lor
baldin bagera euskaldun
baldin anai ta nor
horretan ahalegin bat
ez ote dugu zor-
Izango ote gara
hainbesterako din
gerrak ekarri digu
denontzat hainbat min
pake itxaropena
orain gugana jin
anai bezela denok
egin dezagun zin
jokatuko dugula
zintzo garbi ta fin.
Amets hori lortzea
gertatu leike gaitz
mugitu behar ditut
gaur harri eta haitz
euskaldunak pozteko
noz bait pakezko jaiz
gerraren durundia
naiz eta azaldu maiz
ni pakearen alde
beti juango naiz.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra