Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Saioa
1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Xabier
Lopategi, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lopategi eta Amuriza telebisioaren aurrean zaudete: hik, Lopategi, lehen kaleko programa ikusi nahi duk eta hik bigarren katekoa.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Lopategi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lopategi
Telebisioz datoz
leiho ta ateak
baina bion gustoak
ez dira beteak
lehenengo katerako
nik borondateak
jakin nahi bait neukake
zer dion parteak.
Amuriza
Ez da askorik parte
horrek dakarrena
Madrildik guretzako
notizi herrena
katea noiznahi baita
munduan txarrena
lehenengoa kendu ta
jar zak bigarrena.
Lopategi
Ez zera azaldutzen
arrazoi justuan
zertan ariko gara
biok apustuan
bat ere ez bait dator
modu tajuzkuan
biak aurkitzen dira
Madrilen eskuan.
Amuriza
Bietatikan dator
hango almazena
hau hutsagatik burruka
hemen goazena
ez bata ta ez beste
ez dugu zuzena
hala ere lehenengua
dugu eskasena.
Lopategi
Bigarrenak sarritan
egin du irrista
nahiz ta azaltzen diren
hainbeste artista
biei bota diegun
goitikan tximista
eta eska dezagun
Euskal Telebista.
Amuriza
Orain honek jarri du
lan berrien maila
urrundu nahi genduke
Madrilgo jendaila
betor Euskal Telebista
ez bada hain zaila
ta lehengo kate bioi
ezarri metraila.
Lopategi
Alperrik dakartzate
horrenbeste saio
euskeraz egiteko
ez ote da jaio
hasarre naiz ni ere
kristo ta arraio
kate biak bai dira
erderaren leiho.
Amuriza
Orain nago bigarren
katera begira
eta hau lehenengotik
ezin erretira
hor dabiltza Iñigo
edo ta Hermida
erdara sartutzeko
leihoa hori da.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra